Irrika, konpromisoa, talde sena eta berrikuntza, hauexek dira gure enpresaren nortasunaren adierazgarri eta orobat bertan lan egiten dugunonak ere. Balio horiek dira QDQ Media osatzen dugunon artean identifikatu ditugunak, gure barrenera eta gure enpresaren beraren baitan so egin ostean, eta berauek dira, uste osoa dugu, Konpainia izan dena eta izaten jarraitu nahi lukeena, benetan adierazten dutenak.
Irrika
Ez dira ez, ondo joan ohi diren gauzak irrika eta berotasuna eragiten dutenak,
irrika bera da gauzak ongi egitera garamatzana.
Konpromisoa
Lankideekiko leialtasuna eta Enpresaren helburuekikoa izanik, egunero bakoitzak duen onena eman asmo dugu.
Norbere burua Konpainiaren arrakasten zein porroten erantzule ikustea, sentitzea.
Talde sena
Talde bat gogo-aldarte bat da.
Gizatalde batek batasun gisa pentsatzen, sentitzen eta jarduten du, hala
egin behar du, batez ere eta beste ezeren gainetik,
guztien helburua erdieste aldera.
Berrikuntza
Berritzea sortzea da, ausartzea, probatzea, besteengandik bereiztea,
haztea, aldatzea,
hobetzea, aurrera egitea, norbere burua gainditzea, bilakatzea...
Berritzea aurrera egitea da.
|